2008/03/07
Atentatuaren lekukoa izan den Arrasateko bizilagun batek Radio Euskadin azaldu duenez, "hiru tiro" entzun ditu eta berehala leihotik so egin du eta "gizonezko bat lurrean etzanda eta bi emakume 'hiltzaileak, hiltzaileak' oihukatzen" ikusi ditu.
Zehaztu duenez, bi emakume horiek Isaias Carrascoren "emaztea eta alaba" ziren.
Minutu gutxiren buruan, "Ertzaintza eta anbulantzia bat bertaratu" direla esan du. "Telebistan hilda zegoela esan dute, baina eraman dutenean hanka bat nola mugitzen zuen ikusi dut".
Bestalde, tiroak entzun bezain laster leihotik begiratu badu ere, tiroak egin ahal izan dituen inor ez duela ikusi azpimarratu du. "Oso ondo prestatuta egon da", erantsi du ustezko egileari aipu eginez.