2008/03/07
Irakeko Poliziak jakitera eman duenez, gutxienez 55 lagun hil dira eta 130 zauritu Bagdaden, merkatarien kale batean bi bonba lehertuta.
AEBetako Armadak Bagdadetik 2.000 soldadu erretiratuko dituela iragarri duen egun berean gertatu dira atentatuak.
Poliziak emandako azalpenen arabera, lehen bonba Karradako kale komertzial bateko errepide batean lehertu da, kaleko saltzaileak ibiltzen diren kale batean, hain zuzen ere. Jende ugari joaten da bertara ostegunetan, egutegi musulmanean astea hasten denean.
Leherketa izan eta minutu gutxira, Irakeko Segurtasun Indarrak eta hainbat herritar atentatua izan den lekura hurbildu direnean, suizida batek bigarren bonba bat zartarazi du.
Bagdadeko Segurtasun operazioen buru den Qasim Musawi komandante nagusiak zehaztu du emakumeak eta haurrak daudela hildakoen artean.
Inguruetako dendak ere txikituta geratu dira eta gutxienez 12 anbulantzia hurbildura dira bertara.