IURBENTIA BILBAO BASKET

Vidorretak bigarren postuan sailkatzearekin amets egin duela aitortu du

2008/03/05

Egun bosgarren postuan da iurbentia, eta Real Madril liderrak baino lau garaipen gutxiago ditu, baina aurtengoa denboraldi ahaztezina izango da bilbotarrentzat. Asteartean Mile Ilic aurkeztu zuten.
Txus Vidorreta. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Txus Vidorreta. Argazkia: EFE

Txus Vidorreta iurbentia Bilbao Basketeko entrenatzaileak ACB Ligako bigarren postuan sailkatzearekin amets egin duela aitortu du. Denboraldi ahaztezina izango da aurtengoa bilbotarrentzat, azkeneko bost partidetan lau porrot jaso dituzten arren.

Egun bosgarren postuan da iurbentia eta Real Madril liderrak baino lau garaipen gutxiago ditu. "Errege Kopan dena eman genuen eta orain Ligan gauza bera egiteko asmo genuen, baina Lucas (Recker), Martin (Rancik) eta Fred (Weis) jokalarien lesioak une txarrenean heldu dira".

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta