ALAVES

Toni Moral, "baikor" taldearen etorkizunaren aurrean

2008/03/04

Gasteiztarrek behar-beharrezkoak dituzte puntuak jeitsiera postuetatik ateratzeko.

Alaveseko erdilari kataluniarra “baikor” agertu da taldearen etorkizunaren aurrean, nahiz eta azken emaitzak ez diren bat ere onak izan gasteiztarrentzat.

“Gehiago eman behar dugu denok puntuak eta emaitza positiboak ateratzeko, horrela berreskuratuko baitugu konfidantza”, esan du Moralek kazetarien aurrean egindako agerraldian.

“Lehengo larunbatean, Teneriferen aurkako partidan, Alaves gogotsua ikusi nuen. Hala ere, harrigarria da taldeak duen konfidantza falta”.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta