JAZOERA

Hiru lagun ospitaleratu dituzte kea arnastuta Algortan izandako sute batean

2008/03/03

Ospitalera eraman dituzte, gauean Telletxe kalean piztutako suaren eraginez. Donostian ere sute bat izan da, adingabeentzat eraiki behar duten zentro bateko lanetan, eta norbaitek piztu duen ikertzen dabiltza.
Algortan suak hartutak eraikina. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Algortan suak hartutak eraikina. Argazkia: EiTB

Hiru lagun Gurutzetako Ospitalera (Bizkaia) eraman behar izan dituzte, atzo, igandea, gauean Algortan (Bizkaia) izandako sute baten eraginez, Herrizaingo Sailak informatu duenez.

23:15ak aldera piztu zen sua, Telletxe kaleko eraikin bateko lehen solairuetako batean, eta ke handia eragin zuen. Baliteke norbaitek sutea piztu izana.

Kearen beldur, eraikineko bizilagunetako batzuk teilatura igo ziren, eta suak kaltetutako etxebizitza utzarazi behar izan zuten.

Azkenean ertzain bat eta emakume bi Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten, kea arnastuta, Ertzaintzaren arabera.

Beste sute bat adingabeentzako zentro bateko lanetan, Donostian

Donostian ere beste sute bat izan da gaur gauean, Aita Orkolaga Pasealekuan, adingabeentzako zentro bateko lanetan, Ertzaintzaren arabera.

Donostiako Udaltzaingoa sutea norbaitek piztu zuen ikertzen dabil.

Gipuzkoako hiriburuko suhiltzaileek adierazi zutenez, 23:15ak aldera piztu zen sua, Igeldo auzoko 39 zenbakiko eraikinean.

Suak kalteak eragin zituen zentro horretako hiru geletako batean eta eraikina belztuta gelditu zen.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta