TENERIFE-ALAVES (1-0)

Bigarren zatiko jokoa ez da nahikoa izan

2008/03/01

Bertranek egin zuen Teneriferen gola partidako 12. minutuan. Gasteiztarren lehen zatia oso kaskarra izan zen eta bigarrenean ez zituzten abaguneak asmatu.
Alaveseko atezaina burumakur partidaren ostean. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Alaveseko atezaina burumakur partidaren ostean. Argazkia: EiTB

Tenerifek aurki egin zuen gola (12. minutuan, Bertranek) eta Alaves baloiaren atzean ibili zen lehen zatian. Etxeko taldeak partida erabakita uzteko abaguneak izan zituen aurreneko 45 minutuetan.

Bigarren zatian Alavesek aurrerapausoa eman, eta berdinketaren golaren bila atera zen berdegunera. Norgehiagoka asko parekatu zen jokoan eta gol abagunetan, baina gasteiztarrek ez zuten gol egin.

Fitxa teknikoa:

1. CD Tenerife: Juan Pablo; Marc Bertran, Sicilia, Juanma, Clavero; Manolo Martinez, Jesuli (Iriome, 60'), Julio Hormiga (Ricardo, 74'), Perez, Ayoze (Cristo, 89'); eta Nino.

0. Deportivo Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar, Pablo Casar, Angel (Coromina, 55'); Nacho Garro, Lacen (Jairo, 80'); Stevanovic (Miguel Perez, 71'), Sergio, Mena; eta David Aganzo.

Golak: 1-0, 10': Marc Bertran.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta