BILBAO

Kamerak jarriko dituzte San Frantziskon delinkuentzia amaitzeko

2008/02/29

Bilboko Udalak aurrekaririk gabeko plana jarri du abian. Auzo ezagunean egon ohi den delitu tasa altuari aurre egiteko kamerak instalatuko dituzte. 500 metroko kalean 14 jarriko dituzte.

Bilboko San Frantzisko kalean kamerak ipiniko dituzte urtea amaitu baino lehen. Udalak hartu du erabakia kale honetan egon ohi den delinkuentzia tasa gutxitu ahal izateko.

Cantalojas zubiaren eta Mariaren Bihotzaren plazaren artean 14 kamera jarriko dituzte eta 320.000 euro gastatuko dituzte operazioan. Bilbo osoan dauden delituak kale bakar batean bikoizten omen direla dio Udalak neurria justifikatzeko. Zehazki, 1.000 biztanleko 107 delitu egiten dira auzo horretan, Iñaki Azkuna buru duen taldearen arabera.

Halere, salbuespen neurri bat dela adierazi dute, beraz ez da Bilboko beste gune batzuetara hedatuko, Miribilla auzora esaterako, PPk prostituzioari aurre egiteko proposatzen zuen bezala.

Udalak dioenez, prostituzioa ez da legearen kontrakoa eta ez du bideo bidezko zaintza justifikatzen. Inguruko bizilagunek, baina, ez dute neurria begi onez ikusi, eta kamerak beharrean Poliziaren lana eraginkorragoa izan beharko lukeela uste dute.

Sistema honen ezarpenak ez du aurrekaririk Euskal Herri osoan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta