2008/02/28
Gerra Zibilak eta balek ezin izan dutena lortu, azkenean, kutsadurak lortu du. Kurutziagako gurutzea Durangoko Arte eta Historia museora mugitzeko erabakia hartu dute, eta orain teknikariek leku-aldaketa nola egin aztertu behar dute.
Udaren hasierarako pentsatuta dago gurutzea lekuz aldatzea, horregatik, Ikerketaren Kontseilu Nagusiaren teknikariak ikurra nola garraiatu aztertzen egon dira.
Hala ere, Durangoko biztanleek beste berritasun bat ere izango dute; izan ere, lehen aldiz aurrez aurre, begien parean, ikusi ahal izango dute gurutzearen goialdea, museoaren goiko solairura igo eta gero.
Durangarrek gurutzeak kalean utzitako hutsunea igarri dezaketela eta, kanpoan originalaren kopia bat jarri ala ez aztertzen ari dira.