2008/02/24
Eibarrek aurkari indartsua zuen aurrean. Malaga sailkapeneko bigarren postuan da eta garaipena eskuratu nahi zuen Ipurua futbol-zelaian pribilegiozko postuetan jarraitzeko.
Neurketaren hasieran Malaga izan zen nagusi eta andaluziarrek erdietsi zuten lehen gola; 13. minutuan Bahak erdietsi zuen.
Berdinketaren gola bigarren zatiaren azken txanpara arte ez zen heldu. 80. minutuan Altunak egin zuen eta puntu bat etxean geratu zen. Lehenago Eibarrek penalti bat izan zuen bere alde, baina Malagaren Goitia atezainak Goiriaren jaurtiketa gelditu zuen.
Fitxa teknikoa:
1 - Eibar: Cuellar; Manel, Alaña, Urzelai, Raul Garcia; Lombraña (72', Yagüe), Carmelo (54', Markel), Codina, Altuna, Del Olmo; eta Goiria (79', Zamora).
1 - Malaga: Goitia; Gamez, Weligton, Rosario, Rossato; Carpintero, Apoño, Hidalgo (87', Peragon), Cheli (80', Paulo Jorge), Eliseu; eta Baha.
Golak:
0-1. 58': Baha.
1-1. 84': Altuna.