2008/02/22
Jon Urzelai Eibarko jokalariaren ustez talde armaginak "partida ona" jokatuko du Malagaren kontra (igandea, 17:00etan), baina horretarako "ondo kokatu" beharko dute zelaian.
Hori egitekotan, Malaga sufritu egingo duela iritzi dio Urzelaik. Igandekoa partida "zaila" izango da, Malagak argi utzi baitu kalitate handiko jokoa egiteko gai dela. "Dena eman beharko dugu hiru puntuak eskuratu ahal izateko", azpimarratu du Urzelaik.