2008/02/19
Bilboko kale garrantzitsuenetariko bat, Mazarredo zumarkalea, zirkulazioari itxita egongo da 2010eko maiatza arte, Mazarredo eta La Salve zubiaren artean egongo den parkinga eraikitzeko lanak direla eta.
Eraikuntza honek ekarriko dituen ondorioak murrizteko zirkulazioa Heros eta Lertsunditik bideratuko dute, gainera Barrainkua eta Iparragirre kaleen noranzkoak aldatu egingo dira.
Horrez gain, TAO sistemako aparkaleku gehiago jarriko dira inguruan auzokoek ibilgailuak aparkatu ahal izateko.