REALA-LAS PALMAS (4-0)

Gol festa hirugarren postua ospatzeko

2008/02/17

Lehen zatiko hamargarren minutuan Diaz de Ceriok egindako golak garaipena erraztu zuen. Anoetan bildutako 22.000 zaleek ospatu zuten Realak egun duen igotzeko postua.
Reala-Las Palmas. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Reala-Las Palmas. Argazkia: EiTB

Realak era ezin hobean hasi zuen Las Palmasen kontrako partida. Bederatzigarren minutuan talde txuri-urdinak kornerra atera eta Iñigo Diaz de Ceriok sare barrura bidali zuen bere burukada; Nacho atezainak ezin izan zuen aurrelari txuri-urdinaren errematea gelditu. Diaz de Cerioren hamargarren gola izan zen.

Gola lortu eta Las Palmasi utzi zion baloia Realak, eta Eizmendiren taldeak kontraerasora jokatzea erabaki zuen. Lehen zati horretan joko onik ez zen ikusi, partida nahiko parekatua izan zen eta 1 eta 0eko markagailuarekin heldu zen atsedenaldia.

Bigarren zatia norgehiagoka hasi zuten protagonistek hasi zuten. Gol abagune handiena txuri-urdinek izan zuten 63. minutuan, area barruan jokaldi korapilatsua eta azken errematea ateko marraren gainetik bertatik baloia aldaratzea lortu zuen Las Palmasek.

71. minutuan heldu zen bigarren gola. Xabi Prietok ez zuen huts egin izan zuen abagunean eta 2-0koa jarri zuen markagailuan. Las Palmas, etsita, berdegunetik desagertu eta Realak hirugarren eta laugarren golak egin zituen, golegilea Victor izan zen.

Partida amaitzean txaloak jokalariei eta talde txuri-urdina igotzeko postuetan da.

4 - Reala: Riesgo; Gerardo (Estrada, 75'), Ansotegi, Mikel Gonzalez, Castillo (Vaughan, 82'); Aranburu, Martí, Nacho Perez, Xabi Prieto; Diaz de Cerio (Fran Merida, 78') eta Victor.

0 - Las Palmas: Nacho Gonzalez; Christian, Lopez Ramos, Samuel, David Garcia; Cobas, Adrian, Juanma (Tete, 60'), Nauzet Aleman; Trashorras (Yuri, 85') eta Marcos Marquez (Ruyman, 85').

Golak:
1-0, 9': Diaz de Cerio.
2-0, 70': Xabi Prieto.
3-0, 75': Victor.
4-0, 76': Victor.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta