2008/02/16
Nastic eta Eibar taldeen arteko partidak ez zuen kalitate handia izan lehen zatian, hala eta guztiz ere hiru gol ikusi ziren.
Aurrenekoa Jandrok egin zuen 22. minutuan, baina Goiriak erdietsi zuen aurki berdinketaren gola (29. minutuan); Eibarrek zazpi minututan neurketa berdindu zuen. Atsedenaldira heltzeko minutu pare bi falta zirenean Tortolerok egin zuen bigarrena Nasticen alde.
Bigarrenean armaginek berdinketaren gola bilatu zuten lehen minututik, baina Nasticek ondo egin zuen defentsa lana eta gol abagune argirik ez zuen izan Mandiolaren taldeak.
Fitxa teknikoa:
2. Gimnastic: Roberto, Rubio, Abraham, Tortolero, Oscar Lopez, Medina, David Sanchez (Diop, 73'), Campano, Jandro, Adrian (Pinilla, 67') eta Calle, (Miku, 83').
1. Eibar: Cuellar, Txiqui, Alaña, Biel Medina, Raul, Carmelo (Altuna, 61'), Lombraña, Codina, Zurutuza (Markel, 76'), Insa (Del Olmo, 67'), Goiria.
Golak: 1-0, Jandro (21'); 1-1, Goiria, (29'); 2-1, Tortolero (41');