NASTIC-EIBAR

Armaginak bolada onari eusten saiatuko dira Tarragonan

2008/02/15

Ipuruako taldeak Nasticek baino bederatzi puntu gehiago ditu sailkapenean; beraz, garaipena oso garrantzitsua izan daiteke abantaila handitzeko.

Eibar bere hurrengo aurkariaren bolada txarra aprobetxatzen saiatuko da eta, aldi berean, gipuzkaorren bolada onari eutsi nahi dio. Izan ere, Tarragonako taldeak garaipena halabeharrez behar du.

Ipuruako klubak Nasticek baino bederatzi puntu gehiago ditu sailkapenean. Tarragonakoek oso gertu dute jaitsiera. Beraz, eibartarren garaipena oso garrantzitsua izan daiteke bere abantaila handitzeko. Lehen itzulian, Eibarrek 2-0 irabazi zuen etxean.

Ustezko hamaikakoak:

Nastic: Roberto; Rubio, Mairata, Abraham, Lopez; Medina, Jandro; Campano, Gorka, Adrian; eta Calle.

Eibar: Cuellar; Txiki, Alaña, Biel Medina, Raul Garcia; Lombraña, Carmelo, Codina, Insa, Del Olmo; eta Goiria.

Epailea: Perez Riverol.
Futbol-zelaia: Nou Estadi.
Ordua: Larunbata, 18:30

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta