KANPORATZEA

EAE-ANVko bi zinegotzi aterarazi dituzte Iruñeko udaletxetik

2008/02/11

Yolanda Barcina alkateak osoko bilkura bertan behera utzi du eta UPN eta PSNko zinegotziak aretotik irten dira. Bien bitartean, Marine Pueyo eta Mikel Gastesi indarrez atera dituzte udaltzainek.
Mikel Gastesi EAE-ANVko zinegotzia aterarazi dute udaltzainek. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Mikel Gastesi EAE-ANVko zinegotzia aterarazi dute udaltzainek. Argazkia: EFE

EAE-ANVk Iruñeko Udalean dituen bi zinegotziak osoko bilkuren aretotik indarrez aterarazi dituzte gaur, protesta egiteko saioa eten dutela eta. Hauteskunde mahaien zozketa egin dute gaur udaletxean eta, horretan zirela, EAE-ANVko bi zinegotziek saioa eten dute alderdiaren jardueren etetearen kontra protesta egiteko.

Marine Pueyo eta Mikel Gastesi agiri bat irakurtzen saiatu dira, independentziaren aldeko pankarta bana eskuan zutela. Yolanda Barcinak, baina, berehalakoan eten du agerraldia, osoko bilkura bertan behera utzita eta zinegotziak kanporatzeko aginduta.

Ondoren, osoko bilkuren aretoa utzi du Barcinak UPN eta PSNko kideekin batera. NaBaiko zinegotzian euren eserlekuetan geratu dira. Udaltzainak sartu dira, azkenik, pankartak kendu eta EAE-ANVko zinegotziak ateratzeko.

Entzun ezazu istiluen audioa.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta