EIBAR-CELTA

Armaginek garaipena behar dute talde sendo baten aurka

2008/02/09

Gipuzkoarrek ezin dute etxean huts egin sailkapenean gora egiteko, baina aurrean Bigarren Mailako talde indartsuenetariko bat egongo da.

Eibarrek garaipena behar du Celtaren aurka (igoera eskuratzeko hautagai nagusietako bat). Izan ere, armaginek ezin dute beste aukera bat galdu etxean, aurrera egiteko sailkapenean.

"Vigon irabazi bagenuen, zergatik ez dugu Ipuruan egingo?", esan zuen Javier Mandiola Eibarko entrenatzaileak taldeko azken lan-saioa egin ostean. Eibarko teknikaria aulkira itzuliko da iragan jardunaldian partida bateko zigorra bete ondoren.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Cuellar; Txiki, Alaña, Biel Medina, Manel; Lombraña, Carmelo, Codina, Insa, Del Olmo; eta Goiria.

Celta: Esteban; George Lucas, Ruben, Lequi, Roberto Lago; Vitolo, Ariel Rosada; Fernando Sales, Canobbio, Nuñez; eta Diego Costa.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.
Futbol-zelaia: Ipurua.
Ordua: Domingo, 17:00

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta