2008/02/08
Txus Vidorretaren taldeak baja garrantzitsua izango du hurrengo partidetan. Lucas Recker eskoltak Kopako finalerdiko partidako azken txanpan (8 segundo falta ziren amaierako) baloi bat harrapatzeko lurrera bota, eta kolpea jaso zuen.
Aurten, oso jokalari inportantea da Recker. Nahiz eta Bartzelonaren kontra ondo jokatu ez (hiruko 7 jaurtiketatik bat soilik sartu zuen eta biko 10 jaurtiketatik 3 saskiratze bakarrik erdietsi zituen). Halere, 37 minutu jokatu zituen.