EHAK ETA ANV-REN JARDUERAK ETENDA

Eta orain zer?

2008/02/08

Oraingoz, jardueren eteteak ez du eraginik izango EHAKren Legebiltzarreko eserlekuetan. Garzonek, ordea, EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio berak erabaki dezala talde parlamentarioaren jarduera eten ala ez.

EHAKren eta ANVren jardueren eteteak ez du eraginik alderdi bietako "pertsonek norbanako gisa eta eserlekuen jabe bezala darabiltzaten jardueretan", Garzonek baieztatu duenez, beraz, haren esanetan, "euren postuei eutsiko diete Udaletan eta Legebiltzarrean".

Beraz, neurri guzti horiek ez dute eraginik izango EHAK-k Legebiltzarrean dituen bederatzi eserlekuetan, bai, ordea, parlamentarien jardueretan, izan ere, EAEko eta Nafarroako erakundeetako, foru aldundietako, biltzarretako edo udaletako mugetatik kanpo etenda izango dituzte.

Horren harira, EAEko Justizia Auzitegi Nagusira suplikazio-idazki bat bidaltzeko asmoa du epaileak erakunde horrek erabaki dezan talde parlamentarioaren jarduera eteten duen eta forua altxatzen duen ala ez. Beharrezko dokumentazio guztia bidali dio eta parlamentariei immunitatea kentzeko eskatu du, erakunde horrek erabaki dezan parlamentari horien aurkako neurriei buruz.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta