BOISE SENATARI DEMOKRATAREN ALDE

Gora Obama!

2008/02/07

Dave Bieterrek, euskal jatorria duen Boiseko (Idaho, AEB) alkateak, Barack Obamaren aldeko hitzekin amaitu zuen bere hitzaldia "Astearte Handian". Qwest Arenan bildutako ehunka lagunek "Gora Obama!" oihukatu zuten.
Dave Bieter Boiseko alkatea, hitzaldia eman ostean. Argazkia: paleomedia.org

argazkia handitu

Dave Bieter Boiseko alkatea, hitzaldia eman ostean. Argazkia: paleomedia.org

Euskarak eta euskaldunek bere tokia izan zuten joan den asteartean, "Astearte Handia" deiturikoan, AEBetan azken hilabeteotan denen ahotan dagoen Etxe Zurirako leían.

Nathaniel Hoffmanek www.paleomedia.org webgunean idatziko artikuluan dioenez, otsailaren 5ean Boisen (Idaho, AEB) alderdi demokratak Qwest Arena aretoan egindako ekitaldian Dave Bieterrek, jatorri euskaduna duen alkateak, Barack Obama hautagai demokrataren alde bibaka eta oihuka amaitu zuen bere hitzaldia.

Bitxiena ez da Illinoiseko senatariaren alde agertu izana, hori erakusteko erabilitako hitzak baizik. Izan ere, Bieterrek euskara baliatu zuen animatzeko.
El euskera y los vascos reclamaron su lugar en la carrera hacia la Casa Blanca el "super martes", el pasado 5 de febrero por la noche en Boise.

"Txalo-zaparrada batekin amaituko dut. Holakorik esan nuen azken aldia superbowlean izan zen. Idahon bakarrik erabiltzen dugun hitz bat da, euskarazkoa delako. Ez duzue beste inon entzungo", esan zion Bieterrek jendarteari.

"Hitz bat da... eta hitza 'gora' da. Horrela ahoskatzen da: g, o, r, a", azaldu zien aretoan bildutako lagunei.

"Gora Obama! esango dut eta zuek ere 'Gora' esatea nahi dut, ondo!, saia gaitezen, prest, bat, bi, hiru... Gora Obama!, Gora!, Gora Obama!, Gora!", oihukatu zuen Bieterrek hainbat aldiz eszenatokitik jaisten ari zela.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta