2008/02/01
Lurralde Bus Gipuzkoako garraio konpainiak %40ko beherapenak egingo ditu gaurtik aurrera.
Hala, konpainia horren txartel bakarrarekin ordainduz gero, erabiltzaileek deskontua izango dute lehenengo bidaiatik hasita.
Horrez gain, Pesa autobus enpresa ere ekimen honetan sartuko da. Deba Garaira egindako bidaiek eta Donostia eta Bilbo arteko loturek ere izango dute beherapena.
Autobusak ordaintzeko txartela Lurralde Bus bereizgarria duten kioskoetan dago salgai, 4 eurotan. Txartela, gainera, 5 eta 300 euro artean kargatu daiteke.