2006/09/07
Izaskun Bilbao Barandika Eusko Legebiltzarreko presidentea Buenos Aires hiriko bisitari ospetsu aldarrikatu zuen Buenos Airesko Legislaturak. Ekitaldia asteartean egin zuten, 12:00etan, Parlamentuaren sail horretako Dorado saloian eta bertan Alberto Iribarne Justizia ministroa eta Santiago de Estrada Legislaturako lehen presidentea izan ziren, Diario Hispano Argentino egunkariak jakinarazi duenez.
Ines Urdapilleta diputatuak, ekimenaren egileak eta Emakumeen, Haurren, Nerabeen eta Gazteen Batzordearen presidenteak eman dio saria.
Bestalde, Bilbao Barandikak "Emakumearen Argazkiak" izeneko konferentzia eman zuen eta genero berdintasuna eta herritarren parte-hartzea jorratu zituen.
Ekitaldiari bukaera emateko Gloria eta Eduardo Arquinbau tango dantzariek ikuskizuna eskaini zuten