2008/01/29
Euskadiko Lehen Mailako Arretako Medikuen (UMAP) sindikatu berriak "urritzat" jo zuen atzo, astelehena, iazko azaroaren 26an Osakidetzak eta Euskadiko Medikuen sindikatuak lortutako akordioa.
Felipe Diez Blanco UMAPeko idazkari nagusia euskal osasun publikoan dagoen liskarraren inguruan aritu zen Bilbon, sindikatu berri horren aurkezpenean.
"Lehen Mailako arretan hobekuntzak eskatu nahi ditugu" eta, hori dela eta, "sinatutako akordioa urria iruditzen zaigu", azaldu zuen Diez Blancok.
Gainerako sindikatuei buruz, "egin dituzten adierazpenen eta komunikatuen arabera, euren jarrera medikuenganako erasoa" dirudiela adierazi zuen Diezek.