AMOREBIETA-ETXANO

Udaletxea birmoldatuko dutela iragarri du David Latxaga alkateak

2008/01/28

Eraikin berria Emiliano Amann arkitektoak 1940. urtean egindako proiektuan oinarrituko da eta egungo kontsistorioa baino zabalagoa izango da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak udaletxearen zati handi bat botako du berri bat eraikitzeko bere ordez. Eraikina Emiliano Amann arkitektoak 1940an aurrera eramandako proiektuan oinarrituko da.

David Latxaga alkateak jakinarazi duenez, obrak hurrengo udazkenean hasiko dira. Horretarako, lau miloi euro inbertituko dituztela gehitu du.

Proiektu berriaren arkitektoa den Jorge Mallagayk adierazi duenez, "eraikin berriak egungo arkupea eta fatxadaren beheko partearen zati bat mantenduko ditu, garrantzi historiko eta arkitektoniko handia dituzte eta". Eraikuntzaren gainontzeko zatia, berriz, berreraikia izango da.

Halaber, udaletxe berria zabalagoa izango da; izan ere, guztira 1.700 metro karratu izango ditu, egungo 1.100 metroekin alderatuta.

Horrez gain, eraginkortasun energetikoaren irizpideei jarraituta eraikiko dute kontsistorio berria. Bide horretan, eraikinak eguzki panelak eta airea girotzeko sistema geotermikoa izango ditu.

Alkateak iragarri duenez, obrak 20 hilabeteko iraupena izango dituzte eta, erantsi duenez, "eraikin berriak egungo hesi arkitektonikoak desagertzea ekarriko du".

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta