2008/01/22
17 geltokien deiturak guztien adostasunarekin erabaki du Gasteizko tranbiaren lanak jarraitzen dituen Batzordeak, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duen bezala.
Gabonetan tranbia martxan izatea espero dute arduradunek. Trenbidearen Zentroko adarrean hurrengo geltokiak izango dira: Angulema, Legebiltzarra, Lovaina, Antso Jakituna, Europa eta Honduras.
Lakuako adarrean aukeratutako izenak hauek dira: Landaberde, Ibaiondo, Lakuabizkarra, Wellington, Txagorritxu eta Euskal Herria.
Azkenik, Abetxuko adarrean honako hauek kokatuko dira: Abetxuko, Artapadura, Arriaga, Gernikako Arbola eta Intermodal.
Jaurlaritzako, Udaletxeko, Aldundiko eta Euskal Trenbide Sareko ordezkariek atzo egin zuten bileran erabaki zituzten geltokien izenak. Bilkura Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin zuten, Lakuan.
Intermodal geltokiaren kasua
Geltokia Xabier Landaburu bezala izendatzea proposatu zuen Euskaltzaindiak, tranbia igaroko den kaleak deitura hori duelako eta bide batez abokatua, Gorteetako diputatu eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izan zena oroitzeko balioko zuelako.
Baina, azkenean, Intermodal bezala izendatzea erabaki du Batzordeak, izan ere, AHTren, tranbiaren eta hiriko taxi eta autobusen geltokiak hor kokatuko direlako etorkizunean.