2008/01/21
Sute bat izan da gaur gauean Bilbon, Gorte kalean, eta hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte kearen ondorioz, baina ez du inork min hartu. Lehen ikerketen arabera, nahita piztutakoa izan daiteke, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertakariak argitzeko (suhiltzaileen arabera nahita piztutakoa izan da), eta eragindakoa dela uste dute, baina kale indarkeriarekin zerikusia izatea baztertu dute.
22:15ean piztu da sutea Gorte kaleko aparkaleku batean. Trasteleku bat eta garajean aparkatuta zegoen auto bat kiskali ditu suak.