GERTAKARIA

Hiru lagun toxikatu dira kea arnastuta Iruñeko etxe batean izandako sutean

2008/01/21

Sua Milagrosa auzoko etxe batean piztu da. Barruan zeuden bi emakume eta gizon bat Bideko Ama Birjina Ospitalera eraman behar izan dituzte eraikin osotik hedatu den kea arnastu osatean.

Bi emakume eta gizon bat toxikatu dira igande honetan Iruñeko Milagrosa auzoko etxebizitza batean piztutako suaren ondorioz.

Sua 17:30 aldera piztu da etxebizitzaren sukaldean, SOS-Navarrako iturriek jakinarazi dutenez. Garrek eraikin osotik hedatu den ke ugari eragin dute.

Ke hori etxe barruan zeuden bi emakumek eta gizon batek arnastu dute eta, horrek, "intoxikazioa eta zefaleak" eragin dizkie. Hori dela eta, hirurak Bideko Ama Birjina Ospitalera eraman behar izan dituzte. Toxikatutako lagunak 37 eta 73 urteko bi emakumezko eta 27 urteko gazte bat dira.

Suhiltzaileek 18:00ak aldera itzali dute sua, aipatu iturriek adierazi dutenez.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta