SARIKETA

'Sahara no se vende' dokumental nafarra Txilen saritu dute

2008/01/16

Luis Arellano eta Joaquín Calderón nafarrek zuzendutako filma Valparaisoko Gizarte Zinemaren eta Giza Eskubideen Jaialdiaren "Jatorrizko Herriak eta Kultura" ataleko irabazlea izan da.

Sahara no se vende Luis Arellano eta Joaquín Calderón zinemagile nafarrek zuzendutako dokumentala Valparaíso hiri txiletarreko Gizarte Zinemaren eta Giza Eskubideen Jaialdiaren II. edizioan "Jatorrizko Herriak eta Kultura" saileko irabazlea izan da. Zinemaldia urtarrilaren 4tik 11ra bitartean ospatu dute.

Urtarrilaren 8an Valparaisoko Rubén Darío aretoan eskaini zuten film honek Centenario Salvador Allende saria jaso du; 26 lan zeuden atal horretan izendatuta.

2007ko apirilean, Saharako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren IV. edizioa ospatzen ari zela, Dajaleko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduan hiru lagunek argazkigintzako ikastaro bat eskaini zuteneko abentura islatzen du Sahara no se vende lanak.

Muntaia dinamiko eta freskoaren bidez, Manu Chao, Ojos de Brujo, Chambao, Gualitxo, Tahures Zurdos, Tonino Canotone eta Amparanoia artisten eta taldeen abestien erritmoari jarraituta, saharar herriaren historiari, Aljeriako hegoaldean dauden errefuxiatuen kanpamentuetako egungo egoerari eta 31 urte baino gehiago dirauen gatazkaren etorkizunerako gakoei buruzko errepaso bisuala egiten du dokumental honek.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta