2008/01/13
Port Williamsen egun batzuk igaro ondoren, Iker eta Eneko Pou Usuhaiara itzuli dira dagoeneko. Urtarrilaren 16ean Euskal Herrira heltzea espero da, baina aurretik bere bidaiaren amaiera Ushuaian ospatu nahi izan zuten, "gonbidatu bereziekin" gainera.
"Sorpresarekin esnatu gara Port Williamsen. Gonbidatu bereziak ditugu gaur. Frantziako Alpinista eta nabigatzaile talde batek gure alboan amarratu dute. Isabelle Autissier nabigatzaileen burua da, alpinestena, ordea, Lionel Daudet eta Philippe Battoux. Kerik eta Gregek Isabelle ezagutzen dute eta talde osoa bazkaltzera gonbidatu dute", dio Enekok.
"L'Equipe egunkariko kazetari bat ere badago eta tripulatzaile bi. Lehena alpinista eta bigarrena mekanikaria. Benetan atseginak dira guztiak eta barre egiten dugu, asko. Imajinatu mendizaleen arteko elkarrizketa bat, ba hauxe mendizaleen eta nabigatzaileen artekoa; fanatikoentzat bakarrik suposatzen dut. Usuhaian ospatu nahi dugu gure bidaiaren amaiera eta horretarako gure marinelak gonbidatuko ditugu".