LEHENENGO TXOTXA

Sagardo denboraldiari hasiera eman diote gaur Hernanin

2008/01/13

Javier Vizcaino Radio Euskadiko kazetaria izan da denboraldi berriko sagardoa dastatzen lehena. Astigarragan asteazkenean hasiko dute denboraldia.
Javier Vizcainok eman dio hasiera denboraldiari. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Javier Vizcainok eman dio hasiera denboraldiari. Argazkia: EiTB

Gaur hasi da ofizialki sagardo denboraldia Hernanin. Aurten, Javier Vizcaino Radio Euskadiko kazetaria izan da gonbidatu nagusia. 12:00etan egin du txotx, Gudarien Plazan.

Denboraldi honetarako, Udalaren erronka nagusia txotx garaiak dituen alde txarrak saihestea da.

Izan ere, sagardo denboraldia herriarentzat oso onuragarria bada ere, bizilagun batzuentzat alde txarrak ere baditu, zarata handia dagoelako eta askok kalean txiza egiten dutelako.

Hori dela eta, aurtengo leloa honakoa da: "Hernanin ondo pasa, baina ez pasa Hernanirekin".

Helburu hori buruan, festa giroari ekin diote 12:00etatik aurrera. Herri kirol erakustaldiak, dantzarien eta bertsolarien emanaldiak eta, nola ez, txorizo eta sagardo dastaketa izango dira.

Astigarragak asteazkenean emango dio hasiera denboraldiari.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta