2008/01/10
Iker eta Eneko Pou, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas EiTB espedizioaren kideekin batera, Txileko Patagonian daude, beste edozein hiri baino hegoalderago dagoen herrian: Williams Portua.
Drake Itsasoa eta Hornos Lurmuturra atzean geratu dira. Bide luzea eta arriskutsua, nabigatzeko baldintzak beti ez direlako egokienak.
Orain, zibilizazioarekin, jendearekin hitz egiteko aukera dute, lortutakoaz gozatzeko eta ubarroiekin, adibidez, egoteko parada. Hauek izan dira ere, abentura honen lagunak, pinguinoekin eta baleekin batera.
Ushuaia gero eta hurbilago dago eta etxera itzultzea da saririk preziatuena, Zerua Peak tontorra egin ostean.