ANTARTIKA EITB 2007

Drake Itsasoa gainditu dute Pou anaiek

2008/01/07

Antartika EiTB 2007 espedizioa itzuliko bidaian ari da buru-belarri eta Hornos Lurmuturrera heldu dira eskalatzaile gasteiztarrak.
Iker eta Eneko Pou Wollastom uharteetan. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Iker eta Eneko Pou Wollastom uharteetan. Argazkia: EiTB

Antartika EiTB 2007 espedizioa itzuliko bidaian dago buru-belarri 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoa bete ostean. Izan ere, Iker eta Eneko Pou anaiek Zerua Peak mendiaren tontorra egin zuten.

Pou anaiak eta Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas EiTBko kideak Hornos Lurmuturrean daude lau egunez nabigatu ostean Drake Itsaoa gainditzeko.

"Orain Wollastom uharteetan gaude. Gure bidaia momentuz arrakastatsua izan da: eguzkia dugu eta lukuluxka txiki bat bota dugu beste Kontinente batera heltzean. Antartika utzi dugu eta Hegoamerikan gaude. El Toro Porturako bidean ari gara eta hor zibilizazioa izango dugu aurrean. Arrantzaileei ardo botilak emango dizkiegu txangurru batzuen trukean. Ze gozo! Txangurrua zibilizazioara heldu garela ospatzeko", idatzi digu Eneko Pouk.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta