2008/01/02
Dorian Bay atzean utzi eta Melchior irletara doa orain Antartika EiTB 2007ko espedizioko kideak. Helburua Drake itsasoa zeharkatzeko zenbat eta gertuago egotea da. Kontuan izanda nola igaro zuten joaneko bidaian, zenbat eta azkarra zeharkatu, ba askoz hobeto.
Elurra mara-mara aritu da azken orduetan eta zerbait berezia gertatu zaie Pou anaiei, baleak ikusi dituzte "antza Humpback izeneko bi bale dira. Bela-ontziatik oso gertu daude eta gurekin ari dira bidaia egiten, irudia ikusgarria da, gurekin egon diren 15 minutuak zoragarri izan dira".
2007ko azken orduak ondo ospatu dute, "Urte berria txanpana eta whiskya edanda ospatu dugu, gainera, abestu ere egin dugu; Nere herriko neskatxa maite, Bizkaia Maite, Herri Behera... etab. Gregek eta Keryj irlandako hainbat abesti abestu dituzte ere. Beraz, giroa ezin hobea, hori bai, familia eta lagunak faltan bota ditugu...".