ANTARTIKA EITB 2007

Eneko Pou: "Indarberritzeko eta disfrutatzeko garaia heldu zaigu"

2007/12/28

Pou anaiak Hovegaard Uhartean daude orain, "atseden hartzeko leku lasai eta ikusgarrian".
Iker Pou, dutxa hartzen. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Iker Pou, dutxa hartzen. Argazkia: EiTB

Eneko eta Iker Pou anaiek Zerua Peak gailurrera heltzea lortu zuten asteartean, abenduaren 25ean. "Sentimendu kontrajarriekin atera ginen Cape Renard-etik. Izan ere, helburua lortuta Zerua Peaketik irteteko irrikitan ginen, eta aldi berean gure bihotzetan gordeko dugun harribitxi maitatuena atzean uzten genuen", adierazi du Eneko Pouk.

Orain, Hovegaard Uhartean daude." Toki ederra da Hovegaard. Pinguinoak, kormoranak, skuak, fokak eta hegazti mota gehiago ingatzen dira. Atseden hartzeko leku lasai eta ikusgarria. Bihar eskiatzera ateratzeko asmoa dugu, baldin eta haizeak baimena ematen badigu", gaineratu du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta