ANTARTIDA EITB 2007

Lehen saiakera bertan behera utzi dute

2007/12/22

Eguraldia oso kaskarra da (haize bortitza eta elurra); beraz, Ikerrek eta Enekok bertan behera utzi dute "Three Pigs" pareta eskalatzeko lehen saiakera.
Pou anaiek aukeraturiko pareta. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Pou anaiek aukeraturiko pareta. Argazkia: EiTB

Iker eta Eneko Pou anaiek bertan behera utzi behar izan dute "Three Pigs" pareta eskalatzeko aurreneko saiakera. Izan ere, eguraldia ez da batere ona, haize bortitza da eta elurrez beteta dago.

Izotz pitzaduraz josita dago bidea eta aseguratuta joan behar du Antartika EiTB espedizioak. Zailtasuna oso handia da eta Enekok ezustea eman du pitzadura batean erorita. Azkenean, ezustea baino ez da izan.

Eskalatzaile gasteiztarrek eguraldia hobetzea espero dute lehenbailehen berriro saiatzeko.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta