ANTARTIDA EITB 2007

Bigarren eguna Antartikan iceberg ugari saihestu nahian

2007/12/20

Iker eta Eneko Pou anaiek bere ama zoriondu nahi izan dute bere urtebetetzean. Gasteiztarren asmoa lehenbailehen itsasontzia uztea da pareta bilatu eta eskalatzeko.
Poutarrek bigarren eguna eman dute Antartikan. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Poutarrek bigarren eguna eman dute Antartikan. Argazkia: EiTB

Pou anaiek bigarren eguna eman dute Antartikan Northanger itsasontzian, iceberg handiak saihestu nahian.

Goizean Decepcion Uhartera abiatu dira Port Lockroyrako bidean. Hamar orduko ibilaldia eten gabe. Baina, hala ere, Ikerrek eta Enekok bere ama zoriontzeko aukera izan dute bere urtebetetzean; halaber, lagunekin hitz egiteko parada izan dute gasteiztarrek.

Port Lockroyen edo Cabe Renart Towersen (5 ordutara dago) izango da, baina argi eta gardi dute, ontzia hurrengo orduetan utziko dutela. Horretarako, haizeak behera egin beharko du eta eguraldia hobetu beharko da, izotz handia delako eskalatzeko. Zero azpitik 10 gradu egon dira, baina askoz hotzagoa iruditu zai Poutarrei.

Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas EiTB espedizioaren beste lagunak prest daude dena grabatzeko.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta