ANTARTIKA EITB 2007

Antartikara heldu direla ospatu dute Pou anaiek

2007/12/18

Astelehen gauean Antartikako lurra zapaldu zuten eta hori ospatzeko Keryk prestatutako luxuzko afaria eta xanpaia izan zuten. Orain Trinity Uharterantz abiatuko dira.
Pou anaiak, Etsipen Uhartean. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Pou anaiak, Etsipen Uhartean. Argazkia: EiTB

Eneko eta Iker Pou anaiek astelehen gauen ospatu zuten Antartikan igaro zuten aurreneko eguna. "Hunkigarria izan zen: Antartikako lurra zapaldu genuen".

Etsipen Uhartera heltzean, espedizioak atsedenerako eguna hartu zuen. "Ezin sinestu. Hantxe foka taldetxo bat zegoen, baina ez ziren gure presentziarekin ikaratu. Argazkiak atera genizkien baita bideoa ere, baina ez ziren mugitu", adierazi du Eneko Pouk.

"Antartikara heldu ginela ospatzeko, Keryk luxuzko afaria prestatu zuen: entsalada grekoa eta pasta. Gero xanpaia." Orain Trinity Uharterantz abiatuko dira.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta