ANTARTIKA EITB 2007

Herbehereetako ontzi bat, Northanger jotzeko zorian

2007/12/18

Gaueko ezustekoak utzitako ikara usatuta, atsedena hartzeko unea iritsi zaie Pou anaiei. Astebeteko bidearen ondoren, Etsipen uhartea aukeratu dute tentsioa zokoratu eta merezitako geldialdia egiteko.
<em>Northanger</em> jotzeko zorian izan zen Herbehereetako ontzi bat. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Northanger jotzeko zorian izan zen Herbehereetako ontzi bat. Argazkia: EiTB

Antarkika EiTB 2007 espedizioak zazpi egun egin ditu ontzian dagoeneko. Orain arte haizea eta hotza izan dira protagonista, baina bart beste arazo ezberdin bat izan zuten. Etsipena zer den ez dakiten anaiek gero eta gertuago dute helmuga.

Herbehereetako ontzi bat, Northanger jotzeko zorian izan zen eta tentsio handiko momentuak bizi izan zituzten. Pou Anaiek gaizki pasa zutela onartu zuten, "tentsio handiko momentuak pasa genituen, Greg eta Keri patroiek ez zuten ezer ulertzen. Herbehereetako ontziak ez gintuen ikusi eta gure ontzitik metro gutxira pasa zen".

Gaueko ezustekoa erabat ahaztu eta Hego Shetlandeko Etsipen uhartean dira Pou Anaiak, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribas. Helburua, arnasa lasai hartu eta atsedenaz, ahal den neurrian, gozatu.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta