2007/12/15
Iker eta Eneko Pou anaiek Hornos Lurmuturra gainditu dute dagoeneko. Ostiraleko onena ikusi ahal izan zituzten izurdeak izan zirela adierazi dute gasteiztarrek.
Baleontziko pilotuekin, Greg eta Keryrekin, zaintzak egiten ari dira. Garrantzitsua da beste ontziekin eta icebergekin tupust ez egitea. "Egoera desatsegina da askotan, ontzia olatuen artean desagertu egiten delako", diote anaiek.
Olatuak 5 eta 7 metro artekoak dira, abiadura 6'4 korapilokoa da eta erritmo horri eustekotan igande gauean hel daitezke Antartikara.