ANTARTIDA EITB 2007

Iker eta Eneko Pou Port Williamsera heldu dira (Txile)

2007/12/12

Eguraldia alde izatea espero dute eskalatzaile gasteiztarrek lau edo bost egunen buruan Antartikara iritsi ahal izateko.
Iker eta Eneko Pou Port Williamsera heldu dira. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Iker eta Eneko Pou Port Williamsera heldu dira. Argazkia: EiTB

Iker eta Eneko Pou Gasteizko eskalatzaileak Port Williamsera (Txile) heldu dira. Asteartean Ushuaiatik irten ziren eta lau ordu belaontzian eman eta gero Txilera iritsi ziren. "Ontziarekin izan dugun aurreneko esperientzia ona izan da. Ez gara zorabiatu eta Port Williamsera heldu gara, leku benetan politera", esan du Eneko Pouk.

Port Williamsetik, Hornos Lurmuturreraino abiatuko dira Pou anaiak eta hortik Antartikara. Itsasaldia nahiko arriskutsua da eta, batez ere, haizearen beldur dira. Eguraldia alde izatea espero dute eskalatzaileek lau edo bost egunen buruan Antartikara iritsi ahal izateko.

Euren asmoa, Antartikan egonda, askatuko duten bidea bilatzen hastea da.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta