ANTARTIDA EITB 2007

Kery eta Greg, bidaiari berriak

2007/12/08

Pou Anaiek Northangher ontzia gidatuko duten pertsonek ezagutu dute jada. Pou Anaien bidaiaren egunerokoa eitb24.com-en.
Kery eta Greg, bidaiari berriak. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Kery eta Greg, bidaiari berriak. Argazkia: EiTB

Antartida EiTB 2007 espedizioko kideak ostegunean heldu ziren Argentinara, Ushuaira hain zuzen ere.

Heldu bezain pronto hainbat hedabideei kasu egin behar izan zioten, "hedabidez hedabide eman dugu eguna eta hainbat lagunekin bazkaldu, hala nola, Nicholas Thomas, Eugenia Aranburu, Alexa Stamper eta bere aita, Mariano Rodriguez eta Cecilia Oyarzo" adierazi zigun Eneko Pouk.

Horrez gain, espedizioko lagun berriak ezagutu zituzten: Kery eta Greg, "zoragarriak dira eta Antartikara eraman behar gaituzte euren ontzian, beraz, erantzukizun handia beraiena..." adierazi zuen Enekok.

Ontzian bidaia hasi baino lehen materiala eta bazkaria ontzi barnean sartu eta antolatu behar dute orain.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta