2007/12/07
Eneko eta Iker Pou anaiek asteazken honetan ekin zioten Antartikarako bideari. 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoaren barnean antolatutako zazpigarren eta azken urratsa beteko dute bertan.
Gasteiztarrak Ushuaian dira dagoeneko. Bertako ordutegiaren arabera, 19:50ean heldu ziren. Ushuaian atsedena hartzeko aukera izango dute, eta astelehenean Antartikara abiatuko dira.
Astelehenetik aurrera, hiru egun emango dituzte itsasoan. Hornos Lurmuturra eta Drake itsasoa gainditu beharko dituzte.