ETA-REN ATENTATUA FRANTZIAN

Hil egin da Capbretonen zauritutako guardia zibila

2007/12/05

Fernando Trapero koman egon da bost egunez Baionako Ospitalean. Raul Centeno guardia zibila atentatu egunean bertan hil zen. Bihar iritsiko da gorpua Madrilera eta ostiralean ehortziko dute El Tiemblon (Avila).
Fernando Trapero guardia zibila. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Fernando Trapero guardia zibila. Argazkia: EFE

Fernando Trapero, larunbatean Capbretonen (Frantzia) izandako atentatuaren ondorioz bost egun koma sakonean izan den 23 urteko guardia zibila, gaur egurdian hil da Baionako Ospitalean.

Traperok tiroa jaso zuen buruan eta ospitalean izan da orduz geroztik: medikuek egindako azterketen arabera, garun-heriotz egoeran zegoen.

Haren lankide Raul Centenoren gorpuarekin egin bezalaxe, Traperoren hil-kapera Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan jarriko dute ostegunean.

Hileta, bestalde, ostiralean egingo dute, El Tiemblon (Avila), familiaren herrian. Hain zuzen ere, guardia zibilaren senideak arratsalde honetan iritsi dira Madrileko Torrejon de Ardoz aireportura Espainiako Armadak jarritako hegazkin batean.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak doluminak bidali dizkio Baionako (Lapurdi) ospitalean hil den Fernando Traperoren familiari eta gorpua Espainaratzeko agindua eman du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta