DURANGOKO AZOKA

EiTBk produktu berriak atera ditu edizio berri honetarako

2007/12/04

Besteak beste, "Gernikako bonbardaketa" dokumentala, "Gaztea. The Singles" CDa, "Cocidito Madrileño 2) liburu+CD a eta "Mihiluze" jokoa eskuratu ahal izango dira. Txikienentzako produktu berriak ere jarri dira salgai.

Abenduaren 5etik 9ra bitartean Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 42. ekitaldia ospatuko da, euskal kulturaren irakurle, entzule eta zaleentzat galdu ezineko hitzordua.

EiTB Taldeak 30 produktu berri inguru aurkeztuko ditu aurtengo Azokan, besteak beste (informazio gehiago ikusteko klikatu produktuaren gainean):

- Mihiluze (Juego) - Bombardeo de Gernika (DVD) - Kutsidazu bidea Ixabel (DVD) - Barbie Maitagarrien lurralde (DVD) - Babe txerritxo ausarta (DVD) - Beethoven 1 (DVD) - Gaztea: The singles (CD) - Euskal Hiriak (Libro+ DVD) - Cocidito Madrileño 2 (Libro + CD) - Basajaun zikoina txikia (Libro) - Basajaun trikuak salbatzen (Libro) - Heidi (Libro) - Vickie Bikingoa (libro) - Maya Erlea (Libro)

Azokan aurkeztuko diren produktuak etxetik erosi nahi badituzu sartu zaitez on line dendan.

Gainera, EiTB Taldeko hedabide guztiek Durangoko Azokaren jarraipen zabala egingo dute: zuzeneko konexioak, Landako gunetik zuzeneko saioak, etab. eitb24.com-ek ere atal berezia estreinatu du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta