VALENTZIA-ATHLETIC CLUB (0-3)

Athleticek etekin handia erdietsi du Valentziaren krisialdian

2007/12/02

Joaquin Caparrosek zuzentzen duen taldeak 20 urte eta gero garaipena eskuratu zuen Mestalla futbol-zelaian, Yestek eta Llorentek egindako golei esker.
Athleticek garaipena lortu du Mestallan 20 urte eta gero. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Athleticek garaipena lortu du Mestallan 20 urte eta gero. Argazkia: EFE

Athletic Clubek 20 urte behar izan ditu Mestalla futbol-zelaian garaipena berriro eskuratzeko. Zuri-gorriek partida on bat jokatu zuten, eta, halaber, Valentziaren krisia baliatu zuten hiru puntuak erdiesteko.

Joaquin Caparrosek zuzentzen duen taldea futbolean aritu zen behar zuenean eta partidaren erritmoa aldatu zuen bere bigarren gola egin ostean. Hortaz, valentziarrek ezin izan zuten erantzuna eman eta noraezean ibili ziren Ronald Koeman zuzentzen dituen gizonak.

Athletic oso sendo ibili zen atzeko lerroan eta ezin hobeto aprobetxatu zituen gol abaguneak. Valentzia krisi larrian dago, behin Txapeldunen Ligatik at, Ligan ez daki nola zuzendu egoera.

Yestek abantaila eman zion Bilboko taldeari lehen zatian. Izan ere, Basauriko erdilari finak falta-jaurtiketa ikusgarria bota zuen Cañizares atezaina gainditzeko. Markagailuan aldea lortuta, atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatian, aldiz, Valentzia saiatu zen aurrera egiten aurreneko minutuetan, baina Athleticek defentsa gogorrari eutsi zion. Fernando Llorentek bilbotarren abantaila handitu zuen, bi gol eginda, David Lopezek eta Etxeberriak egindako erdiraketak aprobetxatuta.

Hamaikakoak:

0-Valentzia: Cañizares, Miguel, Albiol, Marchena, Moretti, Fernandes (Vicente, 62'), Edu (Albelda, 70'), Joaquin, Silva, Morientes (Zigic, 61') eta Villa.

3-Athletic Club: Aranzubia, Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Koikili, David Lopez, Orbaiz (Javi Martinez, 52'), Yeste (Garmendia, 75'), Gabilondo (Murillo, 67'), Etxeberría eta Llorente.

Golak:

0-1: Yeste, 32'
0-2: Llorente, 60'
0-3: Llorente, 91

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta