OSASUN AGIRIA

Fernando Trapero, "garun-heriotza egoeran"

2007/12/02

Fernando Trapero (23 urte) Baionako Ospitalean dute. Koma sakonean dago. Hemendik aurrera Polizia Judiziala izango da haren osasunaz informatuko duena.
Angel Piquemalle, Côte Basque Ospitaleko zuzendaria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Angel Piquemalle, Côte Basque Ospitaleko zuzendaria. Argazkia: EFE

Fernando Trapero, ETAk larri zauritu zuen guardia zibila, koma sakonean dago, garunean aktibitate zantzurik gabe, gaur goizean Baionako Ospitaleko medikuek jakinarazi dutenez.

Eguerdian, terrorismoaren kontrako iturriek zehaztu dute guardia zibila "garun-heriotza egoeran" dagoela. Arratsaldean beste proba bat egingo diote, analisia baieztatzeko.

Baionako Ospitaletik jakitera eman dutenez, hemendik aurrera Polizia Judiziala izango da Fernando Trapero agentearen inguruko berri emango duena.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta