ATENTATUA FRANTZIAN

ETAko ustezko kideek emakume eta ume bat atxikita izan dituzte ihesaldian

2007/12/01

Guardia zibil bat hil eta beste bat larri zauritu dituzten hiru ustezko ETAko kideek ibilgailu bat ostu dute eta haren jabea, emakume bat, eta haren semea atxikita eraman dituzte, baina gero aske geratu da.

Guardia Zibil bat hil eta beste bat zauritu dituzten hiru ustezko ETAko kideek emakume bat eta ume bat atxikita izan dituzte ihesaldian, baina gero aske utzi dituzte.

Frantziako Polizia bi gizonen eta emakume baten bila ari da, atentatuan parte hartu duten ETAko kideak direlakoan.

Ikerketako iturrien arabera, hirurek Volkswagen Golf batean ihes egin dute merkataritza-gunetik. 70 kilometro ibili dituzte eta Haut Maucoyn utzi dute ibilgailua. Han beste bat ostu dute, eta barruan zeuden emakume eta ume bat atxikita izan dituzte.

Handik eta minutu batzuetara, Leognan herrian, Bordeletik gertu, aske utzi dituzte, onik.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta