GERTAKARI TRAGIKOA

Gizonezko batek bere buruaz beste egin du, zazpi urteko semea hil ostean

2007/11/30

Sabadellen gertatu da. Gurasoak bananduta zeuden. Umearen gorpua aitaren etxean topatu dute, indarkeria arrasto nabarmenekin.

44 urteko gizonezko batek bere buruaz beste egin du, zazpi urteko semea hil eta gero. Gertakari tragikoa Sabadallen jazo da.

Aita-semeen gorpuak atzo aurkitu zituzten Mossos d'Esquadrako agenteek.

Ikerketaren iturriek azaldu dutenez, gurasoak bananduta zeuden, baina harreman ona zuten. Haurra zaintzeko ardura amak zuen, baina semeak arratsalde batzuk aitarekin igarotzen zituen.

Hain zuzen ere, atzo arratsaldean semea aitaren ardurapean utzi zuen. Umea adostutako orduan etxera eraman ez zuela eta, amak Mossos d'Esquadrari ohartarazi zion.

Gauzak horrela, agenteak aitaren etxean bertaratu ziren. Umearen hilotza indarkeria arrasto nabarmenekin topatu zuten, sukaldean.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta