ZINEMA

Abian da ZINEBIren 49. edizioa

2007/11/27

400 film izango dira ikusgai datozen egunetan eta horietatik 92 Sail Ofizialean lehiatuko dira. Atzoko emanaldiak Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan, Arte Ederren Museoan eta Getxoko Kultur Aretoan izan ziren.
Euskal zuzendariak, jaialdiaren lehen egunean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Euskal zuzendariak, jaialdiaren lehen egunean. Argazkia: EFE

Astelehen arratsaldean hasi zen ZINEBIren 49. edizioa. 400 film izango dira ikusgai. Horietatik 92 Sail Ofizialean lehiatuko dira. Atzoko emanaldiak Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan, Arte Ederren Museoan eta Getxoko Kultur Aretoan izan ziren.

17:30ean eta 20:00etan, Arriaga Antzokian Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko duten filmak eman zituzten. Lehenengo emanaldian, 8 film ikusteko aukera izan zen: Jang-Ho Leeren Seoul eta Markus Huberren Work Out, besteak beste. 20:00etan, berriz, Euskal Herriko pelikulak (9 orotara) eman zituzten: Koldo Almandozen Columba Palumbus eta Telmo Esnalen Taxi?, adibidez. Horiez gain, Euskadiko Filmategiak berreskuratutako Bilbao? dokumentala ikusteko parada egon zen. Lan hori Policarpo Fernández Azconak grabatu zuen 1960an eta 12 minutu irauten du.

22:30ean, ostera, 9 film emango zituzten Info Spain sailean: Adrián Orren Las Hormigas eta Javier Fernandezen Señales de Indiferencia, esaterako.

Guggenheim Museoan, aldiz, hiru pelikula izan ziren ikusgai: Jacques Tatiren Mi Tío (16:30ean, "Zinema eta diseinua" zikloaren barruan). Gainerako biak, berriz, 19:00etatik aurrera eman zituzten "Musen dantza" zikloaren barruan. Luciano Emmer eta Enrico Grassen Paradiso Terrestre eta Heinz Emigholzen Schindler's Hauser dira bi film horiek.

Arte Ederren Museoan, bestalde, bi pelikula eman zituzten, "Afrikako sei ikuspegi" zikloaren barruan: Ramadan Sulemanen Zulu Love Letter (16:30ean) eta Newton Aduakaren Ezra (19:00 horas).

Bukatzeko, Getxoko Kultur Aretoan, 12 film izan ziren ikusgai 19:30ean hasita, Kimuaken 10. urteurrena dela eta: Nacho Vigalondoren 7:35 de la mañana eta Koldo Serraren El Tren de la Bruja, besteak beste.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta