25. URTEURRENA

Arrakasta handia izan du Euskadi Irratiaren 'Sormenaren Gaua'k

2007/11/22

Peter Greenway artistak No Tv ikuskizuna eskaini du EITBren Bilboko egoitzan. Jende uholdea izan da bertan, Euskadi Irratiari mende laurdena bete izana zoriontzeko.
Patxi Bastarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendaria eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Patxi Bastarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendaria eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusia. Argazkia: EiTB

‘Sormenaren Gau’ arrakastatsuarekin ospatu du gaur Euskadi Irratiak mende laurdena EiTBren Bilboko egoitzan.

Jende andana bildu da Euskadi Irratiarekin 25. urtemuga ospatzera. EHUrekin batera, Sormenaren Gauaren baitan, Peter Greenaway artistak No Tv izeneko ikuskizun audiobisuala eskaini du zuzenean.

Halaber, Jon Maia dantzariak irratiaren 25 urteko ibilbidearen inguruko dantza eskaini du eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak eta Odile Kruzeta Euskadiko Irratiko zuzendariak ere ongi etorri hitzak izan dituzte bertaratu direnentzat.

Ekitaldira, euskal kulturaren eta politikaren inguruko jende ezaguna bildu da, Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea, Patxi Bastarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua eta Iñaki Goirizelaia EHUKo errektoreordea, tartean.

Euskadi Irratiko aurreko bi zuzendariak, Julian Beloki (egun EITB-Irratiko zuzendari-koordinadorea) eta Joxe Mari Otermin (gaur egun ETBko programa zuzendariordea), eta Joseba Arregi eta Ramon Labaien Kultura sailburu ohiak, ere bertan izan dira baita ere

Jaian ikusi ditugu baita Inazio Arregi eta Joxe Mari Iriondo Eusko Irratiko zuzendari izandakoak; Miguel Lazpiur Confebaskeko presidentea; Adolfo Arejita, Xabier Kintana eta Jose Luis Lizundia euskaltzainak; Edorta Arana EHUKo irakaslea; Amaia Zupiria abeslaria eta Eneko Karrera EHNEko presidentea.

Kirolaren inguruan mugitzen diren asko eta asko ere egon dira, Iñaki Arratibel, Miguel Madariaga, Angel Garitano “Ondarru”, Mikel Etxarri, Jokin Errasti, Robert Garciariño, Jose Luis Korta, Roberto Laiseka, Donato Larretxea, Alberto Leanizbarrutia, Iban Mayo, Jose Mari Olasagasti, Unai Osa, Felix Sarriugarte, Katxi Uriarte, Izortz Zabala eta Andoni Zubizarreta, kasu.

Euskadi Irratiak programazio berezia eskaini du Bilboko egoitzatik egun berezi honetan. “Arratsaldekoa” eta “Mezularia” eskaini dituzte eta ekitaldian parte hartu duen gonbidatu asko pasatu da irratiko mikrofonoetatik.

Greenaway Bilbon, Euskadi Irratia eta EHUren eskutik

Greenaway Euskadi Irratia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik etorri da Bilbora.

Euskadi Irratiaren 25. urteurreneko ospakizun ekitaldian parte hartzeaz gain, Tule Luper: a life in suitcases lana ekarri du BBVA erakustokira.

Erakusketa hori, hain zuzen ere, EITBko egoitzan egin duen erakustaldiaren aurrerapena da.

EITBko ikuskizunaren atarian, ostegunean, Guggenheim Museoan egon da Greenaway sormen prozesuaren inguruan hitzaldia eskaintzeko.

Peter Greenaway (Gales 1942) nazioartean izen eta entzute handiko artista da. Veneziako Zine Jaialdian Nightwatching estreinatu berri du.

Greenawayk etengabe esperimentatzen du, zinemaren mugetatik gaindi.

Denbora guztian, Europako arte, literatura eta zinema interpretatzen dabil. Bere azken filmeak (The Tulse Luper Suitcases, Part 1: The Moab Story eta The Tulse Luper Suitcases, Part 2: Vaux to the Sea (2004)) esate baterako, erronka multimedia gisa definitu dituzte eta teknologia berrien erreferentzia asko agertzen da bertan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta