2007/11/16
Nazioarteko Automobilismo Federazioko Apelazioko Auzitegiak (FIA), ostegunetik Londresen bilduta, Brasilgo Sari Nagusiaren ostean McLaren-Mercedes taldeak jarritako helegitea ez onartzea erabaki zuela iragarri du gaur, ostirala. Hortaz, munduko txapelduna Kimi Raikkonen (Ferrari) finlandiarra izaten jarraitzen du.
Gaur iragarritako epaian, auzitegiak “onartezinezkotzat” jo du Ron Dennisek zuzendutako taldearen helegitea.
Brasilgo Sari Nagusiko kirol-komisarioen erabakiaren aurka McLaren.Mercedesek jarritako helegitea aztertu zuen auzitegi horrek. Helegite horretan BMW Sauber eta Williams-Toyota taldeei isunik ez jartzeko eskatu zuten.
Williams-Toyota eta BMW Sauberko pilotuak kanpo utzi izan balituzkete, baliteke Lewis Hamilton (McLaren-Mercedes) britainiarra munduko txapeldun bihurtu izana.
Raikonnenek hirugarren aldiz eskuratu du gaur bere lehen titulua.